Haran handiaren doinuak
Haran handiaren doinuak

Haran Handiaren Doinuak

Buztartuta

Idiak holaxe dabiltza, goldeari, gurdiari... tiraka, buztartuta. Indarra eta pausu sendoa batuta, ahalmena bikoizten den elkarlanean. Sentipen bera dugu Haran handiaren doinuak egitasmoan; buztarkide asko izan gara kantutegi hau sortzen gure apurra gehituz joan garenok.

Erandioztarren eta inguruko herrikideen oroimenean gordetako haziak batu genituen. Galderekin, begirunearekin, maitasunarekin, lanarekin eta kemenarekin ongarritu genuen lurra. Erne, hazi eta gaur dakargun fruitua eman du prozesu honek.

Bidaia honetan, bihotzez eskertu nahi genuke Erandioko Musika Eskolaren konfiantza eta elkarlana. Altzaga, Goikolanda, Ignacio Aldekoa eta Jado ikastetxeen adorea. Eta Altzaga, Mendibaiarte eta Kantagunea abesbatzen profesionaltasuna. Guztion artean, lortu dugu zure eskuetan daukazuna. Gozatu! Zurea ere badelako.

“Luma bereko txoriek batera egiten dute hegaz”

Kantutegia

Canción MP3 Letrak Partitura Txirula
1. Laztanan Portalean
2. Arre arre asto barrabana
3. Txakur txiki polit bat
4. Baga biga hiruga
5. Frantzia Kortekoa
6. Txomin dingin dango
7. Tolon tolon
8. San Juan
9. Buztarkideak
Aplikazio didaktikoa

Argazkiak

Bideoa